jueves, 16 de junio de 2011

ebuluzioa

                                     
                                                                   EBULUZIOA



Eboluzioa biologian belaunaldiz-belaunaldi populazio baten herentzia karaktere batzuk beste batzuk baino ohikoagoak bihurtzean datza. Hau normalean gene edo aleloenaldakortasunarekin neurtzen da. Populazio ezberdinen arteko diferentziak denborarekin hazten direnez espezie berrien jaiotza (espeziazioa) gerta daiteke. Lurraren gainean dauden eta egon diren izaki bizidun guztiak arbaso komun unibertsal bat dute eta espeziazio horretatik hasi zen.[1][2]
Geneen mutazioek, gene horiek migrazioak populazioen artean eta birsorkuntza sexualak sortzen duen geneen nahasketak aldakortasuna sortzen du organismoen artean. Ausazko arrazoiak badira ere, nagusiki hautespen naturalak eragiten du, non biziraupenerako aukera handiagoak ematen dituen gene bat duen izakiak aukera gehiago dituen ere birsortu eta beraz hurrengo belaunaldiri ezaugarri konkretu hori emateko. Honek belaunaldi bakoitza aurrekoa baino moldatuagoa ekartzea dakar, karaktere desabantailatsuak desagertzeko joera duten bitartean.[1][3][4] Denbora nahikoa ematen bada prozesu geldo honek egokitzapena ekar dezake inguruko baldintzak aldatzen badira ere.[5]
Hautespen naturalaren arabera eboluzioaren teoria lehen aldiz Charles Darwinek eman zuen aditzera 1859ko Espezien jatorria liburuan. 1930eko hamarkadan hautespen natural darwindarra Gregor Mendelek aurkitutako herentziarekin batu zen, gaur egungo teoria eboluzionista emateko.[5] Teoria honek duen azalpen gaitasun handiagatik eta aurresateko boterea dela eta, biologia modernoaren printzipio zentraletako bat bilakatu da, biodibertsitaterako azalpen bateratu bat emanez.[6][7][8]

Eboluzioak bi oinarrizko prozesu hartzen ditu kontutan: lehenengo eta behin aldakortasun genetikoa populazio batean sartzen dituztenak eta bigarrenik geneen frekuentziari eragiten dietenak. Stephen Jay Gould paleontologaren arabera "aldakortasunak proposatzen du eta hautespenak ezeztatu".[9] Populazioaren artean aldakortasun ageriko bat dago bere ezaugarrietan, edo fenotipoa. Aldakortasun fenotipiko hau genotipoaren oinarria du, hau da, ADNan jasotako informazio genetikoa bera. Geneen kokapenaren arabera aleloak edukiko ditugu. Genoma bateko informazio gehiena berdin-berdina da populazio bateko indibiduo guztien artean. Alelo berak aldaketa bat baino gehiago baditu polimorfoa deituko zaio. Genotipoaren eta ingurugiroaren arteko erlaziotik fenotipo ezberdinak agertuko dira.

Oinarrizko prozesuak

Aldakortasuna

Aldakortasun genetikoa askotan indibiduo bakar baten mutazio bati dagokio. Hurrengo belaunaldietan bariazio horren maiztasuna populazioan zehar aldakorra izango da, ohikoagoa edo arraroagoa bilakatuz. Aleloen maiztasunan dagoen aldaketa hau da eboluzioaren definiziorik hedatuena eta eboluzioaren indar guztiek alelo honen maiztasuna alde batera edo bestera eramateko indarra egiten dute. Aldakortasuna desagertzen da alelo horrek zeroko frekuentzia duenean eta beraz desagertzen denean edo bat denean eta beraz guztiz aldatzen duenean aurreko aleloa.
Era berean bariazioa gametoen sorreran eta hauen elkartzean gertatzen da, zigotoa osatzeko. Organismo batzuetan (bakterio eta landareetan, adibidez) gene transferentzia horizontala ematen da, eta landare eta hegaztietan material genetikoak hibridazioak izaten ditu askotan.

Ondoretasuna

ADN molekula baten sekzio baten modeloa.[10]
Gregor Mendelek unitate konkretutan herentzia gertatzen zenaren inguruko lehenengo lanak argitaratu zituen. Lan horretan agertzen zen ideia nagusia ilarretan egindako esperimentuetan ezaugarri batzuk modu batean ala bestean gertatzen zirela ohartarazi zuen (adibidez, ilarrak borobilduak edo zimurtuak izan daitezke. Ezaugarri horiek herentzia bidez pasatzen ziren (gurasoetatik hurrengo belaunaldira); diskrekzionalak (gurasoetako bat borobildua bazen eta bestea zimurtua, seme-alabak ez ziren erdibidekoak, baizik eta borobildu ala zimurtuak); eta hurrengo belaunaldietara modu zehatz batean igarotzen ziren. Bere ikerketaren ondorioz ezaugarri horiek nola heredatzen ziren azaldu zuen, gaur egun gene deitzen diogu. Mendelen lana 1900ean berraurkitu zenean ezaugarri poligenetikoetan eragina ere bazuela aurkitu zen, eta ez bakarrik ezaugarri bakunetan.
Geroago eginiko ikerketek geneen ideiaren oinarriak jarri zituzten eta ADNa zela informazio genetikoaren eroalea aurkitu zen, geneak ADN horren barruko unitateak izanda. ADN hori ez da modu zehatzean kopiatzen, eta batzuetan mutazioak gerta daitezke, belaunaldi berrietako ale batean aldaketak sortuz.

Mutazioak

Sakontzeko, irakurri: mutazio
Mutazioak ADNarenkopiatze prozesuan gerta daitezke.
Aldakuntza genetikoa ausazko mutazioek sortzen dituzte, izaki guztien genomatan gertatzen delarik abiadura determinatu batean. Mutazioak betirako dira eta material genetikora eroangarriak dira. Honako arrazoiak direla eta gerta daiteke:
  • Kopiatze akatsak material genetikoan zelularen zatitzea bitarte.
  • Erradiaktibitatea, konposatu kimiko batzuk edo birus bat jasan izanagatik.
Izaki zelulanitzetan mutazioak bi erakoak izan daitezke. Alde batetik gametoetan gertatzen direnak daude, hurrengo belaunaldira igaro ahal direnak. Bestetik zelula batean gertatzen diren aldaketa somatikoak daude, zelula horren funtzionamendu txarra, heriotza edo minbizia sor dezakeena.
Hautespen naturalak eragiten ez dituen mutazioak mutazio neutral deritze. Euren maiztasuna populazio batean mutazioaren abiaduraren arabera daude, hala nola alelo horien presio selektiboaren arabera. Espezie gehienen genoma, hautespenik gabe, mutazio neutralen metatze geldiezin bat jasaten du.
Gene indibidualek mutazio puntualak jasan ditzakete, edo Nukleotido sinplearen polimorfismoabase bikote bat aldatzen delarik. Base bikote bat aldatzeak ez du zertan genearen funtzioa aldatu, baina asko aldatzen bada, edo informazioa desagertzen bada, gene ez-funtzional bat bilakatu daiteke.[11]
Transposoiak bezalako elementu mugikorrek informazio genetikoaren atal handi bat okupatzen dute, bai animalietan bai landareetan, eta uste da genomen eboluzioan paper garrantzitsua jokatu dutela. Elementu hauek genoman zehar saltoak egin ditzakete eta badiren genetan aldaketak eragin, aldaketa ebolutiboa eta dibertsitatea sortuz.[12]
Bestalde, geneen bikoizketa, zeina mekanismo ezberdinen arabera gerta daitekeen, animalien genomen aldaketa handiak sortzeko aukera ematen duela uste da. Milioi urtero hamarnakatik ehunaka gene bikoizten dira.[13] Gene gehienek aurreko gene bateko eraldaketaz sortu direnez gene familiatan sailka daitezke.
Kromosoma baten berrantolaketa handia gertatzen bada ez du zertan genearen funtzioetan eragin, baina normalean birsorkuntzara isolaketa dakar eta beraz, definizioz, espeziazioa.

Geneen transferentzia horizontala

Geneen transferentzia horizontala (GTH), (edo laterala) izaki bizidun batek bere ondorengoa ez den beste bati material genetikoa ematen dion edozein prozesua da. Mekanismo honek espezie bereko edo ezberdineko bi organismoren arteko material genetikoaren transferentzia baimentzen du.
Mekanismo ezberdinak ikusi dira hau egiteko, adibidez hibridazioa. Birusek hau egin dezakete trandukzioa erabilita[14]. Bakteriek beste bakteria hil batzuen geneak barnehartu ditzakte transformazioa erabilita edo bizirik daudenekinkonjugazioa erabilita.[15]. Hibridazioa oso erabilia da landareen espeziazioan. [16] eta ezagutzen diren hamar hegazti espezietik batek ere hibridazioa erabiltzen du.[17] Intsektu eta ugaztunetan ere eman da hibridazioa, baina normalean ondorengotza antzua ematen du.[18]
Bakterioek duten antibiotikoekiko erresistentzia mekanismo honen bitartez igarotzen dela ikusi da.[19] Aurkikuntza ezberdinek diote GTHa ere izaki prokariota eta eukarioten eboluzioan paper garrantzitsua jokatu duela.[20][21]

Eboluzioaren mekanismoak

Hautespena eta egokitzapena

Sakontzeko, irakurri: Hautespen natural
Pauma baten isatsa da hautespen sexualaren adibiderik ohikoena.
Hautespen naturala biziraupen eta birsorkuntzan dauden ezberdintasunak direla eta sortzen da. Hilkortasun diferentzia deritzo indibiduoen bizirautea euren birsortzen adinaren arabera. Mutazioak eta jito genetikoa ausazkoak diren arren, hautespen naturala ez da eta normalean hobekuntzak aurkezten ditzuten mutazioak aukeratzen direla. Adibidez, dado bat jaurtikitzen badugu hau ausazkoa izango da, baina bi daduen arteko zenbakirik altuena hartzen badugu hau ez da ausazkoa. Hau dela eta eboluzioa oso lotuta dago ekologiaren ikerketarekin.
Hautespen naturala bi esparrutan banatu daiteke: hautespen ekologikoa gertatuko da bizirauten duten izakiak birsortu eta euren geneen ugaritasuna handiagotzen denean gene guztien artean; hautespen sexuala gertatzen da izaki bat beste sexuarekiko interesgarriagoa denean hainbat faktore direla eta, eta horrek ere igoko ditu hainbat generen frekuentziak.
Hautespen naturalak mutazioetan eragiten du modu ezberdinetan. Normalki modurik normalena hautespena estabilizatzea da, mutazio txarren frekunetzia txikituz. Beste hautespen mota batek hautespen direkzionala barnehartzen du, mutazio onuragarrien frekuentzia handiagotuz, eta hautespen artifiziala, gizakiok egiten duguna hainbat espezieren arraza eta barietaterekin.
Hautespen naturalaren prozesuarekin organismoak euren ingurunera hobeto moldatzen dira denboran zehar. Hala ere ingurunea aldakorra izan daitekenez onura horiek beti egongo dira zalantzan eta momentu batean hobekuntza bat dena etorkizunean zailtasun bat izan daiteke.

Jito genetikoa

Sakontzeko, irakurri: jito genetiko
20 alelo ez erlazionaturekin eginikojito genetikoaren simulazioa. Goian 10 eta behean 100 kideko populazioa dago. Jitoa askoz azkarragoa da populazio txikietan.
Jito genetikoa belaunaldi batetik hurengora aleloen frekuentziaren aldaketa da. Hau gertatzen da belaunaldi berri batek euren gurasoen geneetako batzuk izango dituelako eta zoriak zehaztu dezakeelako zeinek bizirauten duen eta zeinek ez. Termino matematikoetan aleloek neurketa erroreak izan ditzakete. Honen ondorioz, ez dagoenean presio ebolutibo gogorrik aleloen frekuentzia alde batera eta bestera modu aleatorioan mugitzen da. Jito hau guztiz gelditzen da alelo bat guztiz desagertzen denean edo guztiek alelo bera dutenean. Ez badago presio ebolutibo zehatzik bi taldetan espeziazioa gerta daiteke bakarrik jito genetikoa dela eta.[22].
Alelo bat populazio batean egonkortzeko behar den denbora populazio horren tamainaren araberakoa izango da: populazio txikiagoetan lehenago gertatuko da finkatzea.[23] Finkatze bat emateko behar den populazioaren tamainari populazio tamaina efektibo deritzo. Populazio efektiboa beti da txikiagoa populazio osoa baino, kontuan hartu behar baita sexu erlazioen kopurua, birsortzeko gai ez diren izaki kopurua (gazteegiak edo zaharregiak direlako) eta hainbat ale urrun bizi daitezkeela besteengandik.[24]
Jito genetikoak garrantzia duen kasu bat aipatzearren kobazuloetan bizi diren animalien pigmentazio galera aipa daiteke. Aldaketa honek ez dio inongo hobekuntza edo galerarik ematen izakiari.[25] Hala ere indar hau eta aurrekoaren arteko harremana eta bakoitzak duen indarra oraindik eztabaidagi dago biologia ebolutiboan.[26]Eboluzio molekularraren teoria neutralistaren arabera aldaketa ebolutibo gehienak aldaketa neutroen fijazioz sortzen dira eta ez dute inongo eragin zuzen berehalakorik izaki batengan.[27]. Eredu honen arabera populazio bateko aldaketa kopururik handiena mutazio konstante baten eta jito genetikoaren ondorio dira.[28]

Eboluzionismoa edo Eboluzioaren teoria

Eboluzio biologikoa transformazio edo aldaketa batzuen multzoa da, non denboran zehar Lurran bizi diren izakiak garatuz joan dira arbaso amankomun batetik abiatuta. Eboluzionismoa fixismoarenkontrako aldea da.
Anaximandro, batzuentzat eboluzioaren teoriaren aintzindaria
“Eboluzio” hitza XVIII. mendean aipatu zen lehenengo aldiz Charles Bonnet suitzarraren Consideration sur les corps organisés lanean. Hala ere, filosofo greziarrak izan ziren izakiak arbaso amankomun batetik garatuz joan den ondorioa direla lehenengo aldiz esan zutenak, era berean, espeziak momentu oro transformatzen direla esaten duen hipotesia XVIII. eta XIX. mendetako zientzialariek defendatu zuten. Ikerketa hauek Darwinen Ezpezien jatorria liburuan agertu ziren lehenengo aldiz. 1859. urtean Darwin berak azterketa zehatz eta frogatuak aurkeztu zituen, zeintzuk eboluzio biologikoari buruzko hipotesi soila benetako teoria zientifikoan bilakatu zuena. Eboluzioaren kontzeptua guztiz onartuta izan da arlo zientifikoan, espezieen tranformazioa eta dibertsifikatzea aldiz eztabaidatua eta ikertuta izaten jarraitzen dute.
Bi naturistek, Charles Darwin eta Alfred Russel Wallace1858an teoria berri bat proposatu zuten, hautespen naturala aldaketa fenotipikoen eta espezie berrien sorreraren eragile bezala proposatzen zuena. Gaur egun, eboluzioaren teoriak Darwin eta Wallacen proposamenak konbinatzen ditu Mendelen legeekin eta genetikaren beste aurrerakuntza batzuekin, horregatik ere “teoria sintetikoaren” izena bereganatzen du. Teoria honen arabera eboluzioa aleloen frekuentziaren aldaketa da biztanleria jakin batean belaunaldiz belaunaldi. hainbat faktoreek ekarri dezakete hau; hautespen naturalakmutazioek,migrazioak… Teoria sintetikoa onartuta da arlo zientifiko osoan, hala ere kritika batzuk jaso ditu. Bere proposamena atera zenen aurrera gehigarri gehiago batu dira, teoria hau osatuz, adibidez; biologia molekularra, garapenaren genetika edo paleontologia. Izan ere, eboluzioaren teoriak, hau da, aldaketa ebolutiboa azaltzeko organismo bizidunetatik jasotako datu enpirikoetan oinarritutako hipotesiak, proposatuak izaten jarraitzen dute.



jueves, 9 de junio de 2011




                                                                     MARRAZOA 

Marrazoa arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan.
Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.

                         AMUARRAINA




Deskribapena

Amuarrain arruntak gorputz lirain eta fusiformea du, ur-lasterretan igeri egitera oso ongi moldatua. Helduak batezbeste 25-40 cm luze izaten dira, baino batzuk 90 cmko luzera izatera iristen dira. Kolorazioa oso aldakorra da. Ibai-amuarrainak (morfo fario) bizkar iluna, marroigris edo berdekara, tanta beltz edota gorriz apaindua, eta azpialde zurixka izaten du. Itsasoan egon diren amuarrainak (morfo truttazilar-kolorekoak dira.

Bizilekua

Ibai garbi, fresko eta ongi oxigenatuetan bizi dira.

Elikadura

Amuarrain gazteek intsektuak (EphemeropteraTrichopteraDiptera) jaten dituzte batez ere. Helduak harrapariak dira eta irensteko gauza diren edozer jan dezakete: intsektuakbarraskiloakkrustazeoakzizareakharrak eta ornodun txikiak (amuarrainkumeak barne).

Ugalketa

Amuarrain arruntak bi-hiru urte beteta hasten dira umatzen. Ugaltze-garaiak azaro hasieratik otsaila arte irauten du. Lehenik, amuarrainak ibai eta erreketan gora abiatzen dira, errunleku egokiren bila. Errun ahal izateko uraren tenperatura 5 eta 12 °C artekoa izan behar da. Errunlekuan emeak, buztana astinduz, zulo bat egingo du ibaiaren zolan eta arrautzak askatuko ditu. Gero arrak hazia isuriko du arrautzen gainera. Azkenik emeak, berriz ere buztana inarrosiz, arrautzak legarrez estaliko ditu. Emeak, pisatzen duen kilo bakoitzeko, 1.500-4.000 arrautza errun ditzake. Umeak 45-60 egunen buruan sortuko dira. Beste 4-6 astez, errunlekuko errekarrien artean babesturik, bitelo-zakuko erreserbetatik elikatuko dira.

Hedapen geografikoa

Amuarrain arrunta ia Europa osoko ibaietan bizi da. Ipar AmerikanHego AmerikanAustralianZelanda Berrian eta beste lurralde askotan kirol-arrantzarako sartua izan da.
Ezaugarri orokorrak:

- Forma hidrodinamikoa
-Muskulo indartsuak
-Hegal  bakoitiak
-poikilotermoak dira
-Zakatzen bitartez arnasten dute
-Oskolik gabeko arrautzak  jartzen dituzte.1

                                                        ARRABIOA
Arrabioa (Salamandra salamandra) ur gezetako erreketan bizi den izpil horiak eta azal beltza dituen anfibio urodeloa da. Animaliak lau hanka motz ditu, eta ondo garatutako buztan luze bat. Mendietan ondo gordetako inguruak nahiago ditu bizitoki. Europakoa da, baina salamandridae familia EurasiaraIpar Amerikara, eta Hego Amerikako eskualde batzuetara hedatzen da.
                                                 APOA
Apoa (Bufoanuruen ordenako genero bat da. Hainbat espezie hartzen du bere baitan, apo arrunta artean (Bufo bufo)
 Ezaugarri orokorrak:
-Lau adar izaten ditu
-Azal oso fina dute
-Poikilotermoak dira
-Arnasteko birikak dituzte baina gaztaroan zakatzen bitartez hartzen  dute
-Oskolik gabeko arrautzak jartzen dituzte
                                                        
                                  KAMALEOIA

Kameleoia Kameleontidoen familiako narrasti ezkatatsuen izen arrunta da.
                                                              KROKODILOA

Krokodilo, ziuraski, Egiptoko aro protodinastikoko gobernari bat izango zen, historialarien artean eztabaidatzen den kontua den arren.
Horus Krokodilo, beharbada, egiptoar errege sistemaren sustraiak sortu ziren garain biziko zen, Naqada III kultura bezala ezagutzen den garaian. Garai honetan, hesp (nomo greziarren baliokideak) izeneko zenbait lurralde banaketa zeuden. Horietako bakoitzak, bere animalia edo landare sakratu propioa zuen, lurraldeko ikurra edo totema zena. Ikurra, tokiko buztingintzako gauzak eta pitxerrak apaintzeko erabiltzen zen.
Nomoek, halako batean, bi erresuma boteretsu sorrarazi zituzten, Goi Egipto eta Behe Egipto, lehenak hogeitabi nomo, eta, bigarrenak, hogei zituelarik. Estatu bakoitzak bere gobernari propioa zuen. Bata bestearen atzean, hamahiru gobernari egon ziren Nejenen, horietatik batzuk baino identifikatu ez direlarik. Interpretazio batzuen arabera, gobernari hauetako bat, Horus Krokodilo izan zitekeen.
                                                    
                                                                 SUGEA
sugeak (Crotalus durissus) oso pozointsuak diren Amerikako Crotalinae azpifamilia osatzen dute. Bi generokoak dira, Crotalus eta Sistrurus. Suge hauek bereizgararria den ezaugarri bat dute, begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat du, sakokune horrek odol beroko animaliak bai egunez, bai gauez, aurkitzeko ahalmena ematen diote.
Badaude hogeita hamar espezie inguru eta beste subespezie asko. Izen hori jarri zaie, zeren eta mehatxatua sentitzen direnean, isatsean duten kriskitin edo kaskabiloa mugitzen baitute. Soinu horrekin ondoko animaliak hor arrisku bat dagoela ohartarazten dira.
Elikatzeko karraskari eta beste animalia txiki ehizatzen dituzte. Harrapatzeko bere letagin pozointsuak erabiltzen dituzte hozka egiten dutenean. Pozoinak oso azkar zorabiatu eta/edo akabatu egiten du ehizakia.Batzuetan, eta animalia handiagoak direnean, agudo hitzen ez direnez, bere atzetik ibiliko dira heldu arte.
            
                                                          DORTOKA
Dortokak (Testudinesnarrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.
Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude,sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.
Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.
Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroakhegaztiakairea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dirA.

EZAUGARRI OROKORRAK
-Ezkata korneoz estalita dute
-Poikilotermoak dira
-Biriken bitartez artzen dute arnasa

                                                                        OSTRUKA
Ostrukak (Struthio camelus) gaur egun hegaztirik handienak dira, bi metro eta erdi garai gainditzeko gai dira. Ratiteen ondorengoak dira. Ratiteak Kretazeoan edo Tertziarioaren hasieran agertu ziren. Ostruka 65 km orduko ailegatzeko gai da.
Afrikan bizi da eta landare mota asko, intsektuak, narrastiak eta karraskariak jaten ditu.

  
                                                                         ARRANOA

Deskribapena

Beste arrano handiekin alderatuz hego motzagoak, zabalagoak eta biribilkatuagoak ditu, eta horrek bere hegoen luzera/zabalera erlazioa txikitzen du[2]. Baldintza horrengatik eta hegoen kurbadura txikiagatik, maniobrabilitate handiko baina mantenu eskaseko hegaldia du; horrek erlazioa izan dezake bere banaketa termofiloarekin, aire-masa beroek hegaldiaren kostu energetikoa murriztuko bailiokete[3]. Neurri ertaineko arranoa da; buru txikiduna, lepo luze samarduna, eta behatz eta erpe oso handiduna[3]. Bere neurrirako buztan luzea du[3]Lumajea adinaren arabera aldatzen da; ondorengo adinak bereiz daitezke egutegi-urteen (eu) arabera (Jaiotzatik abenduaren 31 arte lehen egutegi-urtekoa izango litzateke):
  • Heldua (>5eu): Marroi iluna, mantuan orban zuri irregular nahiko zabal batekin; buztan grisa, lerro ilun meheekin[3]. Alde bentrala zuria da, tanta-formako orban marroi bertikalekin; arrek orban gutxiago izan ohi dituzte, eta emeek galtza ilunak dituzte, bizkarraldearen kolorekoak[3].
  • Azpiheldua (4eu): Helduaren antzekoa, baina luma primarioen azpialdean lerro ilunekin hondo argiaren gainean, eta bularreko orban zabalagoekin[3].
  • Gaztea (1-3eu): Marroia bizkarraldean eta kanela kolorekoa azpialdean, ia orbanik gabea bularrean eta sabelean[3]. Lerro arre ahulak hegoetan, kanela-koloreko hondoaren gainean[3].
Dimorfismo sexuala du tamainan: hego bakoitzaren luzera 476 mm arrek eta 483 mm emeek, eta buztanaren luzera 251 mm arrek eta 261 mm emeek (neurriak Mediterraneoko populazio batean hartu ziren)[4].

[aldatu]Banaketa

Banako ugaltzaileen banaketa-area ondorengoa da: hegoaldeko Europaiparraldeko AfrikaEkialde Hurbila eta ErtainaIndiaTxina hegoaldea eta Sondako uharteak (Indonesia)[5].
Iberiar penintsulan, ipar-mendebaldean ezik, ia lurralde osoan aurki daiteke[6], baina populazio garrantzitsuenak hego-ekialdean aurkitzen dira[3].
Euskal Herrian kutsu Mediterraneoko aldean bakarrik aurki daiteke, eta bertan ere oso urria da. Araban bikote ugaltzaile bakarra dago eta EAEn ez dago besterik. Nafarroan ere erabat urrituta dago espeziea, dagoeneko bi bikote ugaltzaile bakarrik geratzen dira; 2000. urtean hil zen arrakastaz ugaltzen zen bikote bakarreko arra.

[aldatu]Habitata


Aztore-arranoa Indian hegan egiten.
Espezie termofiloa da, eta tenperaturak ez du ugaltzeko bakarrik mugatzen[7], bizitzeko ere udako tenperatura maximo altuenak dituzten lurraldeak hautatzen ditu[8], eta neguko hilabete hotzenean 2 ºC-ko isoterma baino baxuagokoak ekiditen ditu[2]. Zona ia desertikotatik ondo kontserbatutako baso-formaziotaraino ager daiteke, oso habitat mota desberdinetan[3], baina badirudi lursailak aldapa handia izatea aldagai garrantzitsua dela bizilekua hautatzerakoan[9][10]. Ez da harritzekoa aldapa handiak hautatzea, habia egiteko trokarteak erabiltzen baititu, eta horiek ohikoak dira erliebe aldapatsutan[3]. Ikusi da habia jartzeko altuera handieneko arrokak hautatzen dituztela, baina handien faltan arroka txikiak ere erabil ditzakete, beti ere giza presiotik urrun badaude[9][10]. Arroka altuak hautatzea logikoa da, espezieak askotan bat egiten baitu giza presio altuko guneekin, eta altuerak nolabaiteko isolamendua eskaintzen dio ugal garaian; gainera, habia utzi duteneko kasu asko zitatu dira, inguruan errepide bat eraikitzeagatik edo berritze-lanetan aritzeagatik[11].

[aldatu]Elikadura

Bonelli arranoak harrapakin mota ugari ehiza ditzake; Iberiar penintsulan ugaztunetanhegaztietan eta narrastietan oinarritzen da bere dieta[12][13]. Hegazti handia izaki superharrapari gisa portatzen da zenbait kasutan: azeria (Vulpes vulpes), belatz gorria (Falco tinnunculus), gabiraia (Accipiter nisus) edo belatz handiaren (Falco peregrinus) moduko harrapakin harrigarriak aurkitu dira bere dietan, nahiz eta bikoteen dietan duten garrantzia oso txikia izan[14]Erbiakuntxiakeperrakkatagorriak, hegazti txikiak, sugeakmuskerrakkaioakusoakbeleakarratoiak... ere ehizatzen ditu[15][16], lurralde eta urtaro bakoitzean espezie ugarienera moldatzeko gaitasuna du [5]. Tarteka sarraskiak ere jaten ditu[17]. Tamaina handiko beste hegazti harrapariekin alderatuz hegazti asko ehizatzen ditu, bere hego motz eta zabalek eta buztan luzeak eskaintzen dioten maniobrabilitateari esker[2].

[aldatu]Bizimodua

Leku berean igarotzen du urte osoa, baina fideltasuna murriztu egiten da ugalketaren ostean[5].
Beste hainbat hegazti harraparitan gertatzen den legez, banako gazteek gurasoen lurraldea utzi eta dispertsioari ekiten diote; fase horretan behin-behineko bizilekuak erabiltzen dituzte, harrapakin ugarikoak eta bidaliko dituzten bikote lurraldekoirik ez dagoenak[18]. Badirudi Penintsularen iparraldeko populaziotako gazteek hegoaldera dispertsatzeko joera dutela, eta horrek arazoak eman ditzake iparraldeko populazioak berritzeko garaian[19].
Espezie lurraldekoia da, eta zona batzuk bereziki erabiltzen ditu bere lurraldearen baitan; halere, bikotearen lurraldea oso ondo ezagutzen den lekutan, ohikoa da helduak bertatik urrun aurkitzea ehizatzen, kasu batzuetan 20 kilometrotikgora[3].

[aldatu]Ugalketa

Urrian jada ikus daitezke Bonelli arranoak adartxoak habiara garraiatzen, bi sexutakoek egiten dute hori[20]. Eztei-hegaldiak azaroan hasten dira, eta kopulak abenduan hasi eta apirileraino luzatzen dira[20]. Bere izaera termofiloarekin harrigarria den arren espezie goiztiarrenetakoa da ugal garaia hasterakoan; aipatutako errunaldi goiztiarrena urtarrilaren 15ekoa da eta berantiarrena apirilaren lehenengo astekoa[21]Inkubazioa emeak egiten du ia esklusiboki, beste hainbat hegazti harraparitan bezala arrak ez du ia parterik hartzen[21].
135 lagineko ikerketa batean ikusi zen, errunaldi bakoitzean 1,9 arrautza jartzen dituztela bataz beste[22]. Inkubazioak 37-41 egun irauten du, asko jota 46[22].

                                                                
                                                                  PINGUINOA 
Pinguinoa (ordena Sphenisciformes eta familia Spheniscidae osatzen dutenak) itsas hegazti bat da[1]. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumaje. Hegoak motzak dira hegats formakoak. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.
Bizimodua
  • Lehorrean, pinguinoak dilin-dalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ordea, hegatsei eta gorputzaren indarrari esker, abilezia handiz egiten dute igerian, orduko 40 kilometroko abiadura lortzeraino[2].

[aldatu]Elikadura

Zefalopodozkrustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen baitituzte[3]. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egin beharrean daude. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen direlarik[4].

[aldatu]Ugalketa

Gehienek, harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Espezie handienak, ordea, salbuespen dira: Enperadore motakoakarrautza bakarra egiten du, gero arrak hatu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako "poltsa" batean inkubatzen duelarik. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako eta denboraldi guzti honetan arra arrautza inkubatzen egongo da ezertxo ere jan gabe, -40 ºC-ko tenperaturak jasanez eta baita elur-erauntsi izugarriak ere. Denboraldi hau igaro ondoren, emeak itzuli eta arrautzaren ardura hartzen dute.

[aldatu]Bizilekua

Pinguinoen espezie guztiak Hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk, ordea, hala Galapagoetako pinguinoa, Ekuatorearen pareraino irits daitezke. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira, kontinente Antartikoan soil-soilik bizi direnak.
                                                           ZIKOINA
Amiamoko[1] edo zikoina[2] ciconiiformes ordenako familia da, ciconiidae izenekoa

                                                                         PERIKITOA
Perikitoa edo papagaitxoa (Melopsittacus undulatus) maskota bezala oso ohikoa den jatorri australiarreko hegaztia da.
Zenbait kasutan perikito edo periko hitza familia bereko beste espezie batzuk izendatzeko ere erabiltzen da, hala nola, agaporniak edo tamaina txiki eta ertaineko beste loro espezie batzuk (lorikitoak). Guzti hauengandik bereizteko, Melopsittacus undulatus perikito australiar edo perikito ondulatu bezala ezagutzen da.
Budgerigar terminoa (ingelesez erabiltzen den izena) Kamilaroi talde australiar indigenak “janari goxoa” esateko erabiltzen zuen espresiotik datorrela dirudi.


1840
. urtean John Gould zientzialariak bizirik zeuden lehen perikitoak eraman zituen Ingalaterrara.[aldatu]
Maskotaren historia

Hegazti hauen edertasunaren ondorioz, laister milaka perikitoren harrapaketa jarri zen martxan hauek komertzializatu asmoz. Baina Australiatik Ingalaterrara eramateko hilabeteetako garraioak eta beraien elikaduraren ezjakintasunak hegazti hauen %98ren heriotza eragin zuten.
Gerora, artatxikia eta alpistea jaten zutela jakin zuten, kanarioek bezala. Garai hartan ez zekitena kumeak habia itxietan izaten zituztela zen, eta horregatik habia irekiak jartzen zitzaizkien. Honetaz jabetu bezain laster, perikito kantitate handiak hazten hasi ziren.
Lehen mutazioa, horia izan zen eta 1872an agertu zen Belgikan1978an mutazio urdina azaldu zen. Biek ala biek neurriz kanpoko prezioak hartu zituzten. Perikito urdin bikote batek lasterketa zaldi on batek baino gehiago balio zezakeen.

[aldatu]Deskribapena


Perikito ar baten anatomia.
Perikito batek 19 zentimetro baino zerbait gutxiago neurtzen ditu burutik isatsaren puntaraino eta 35 gramo inguru pisatzen ditu. Kolore berdea izaten dute, buru horiarekin eta bizkar ondulatua. Helduetan bekokia eta burua horiak dira, baina gazteagoek xingola beltzak dituzte. Kolore honi esker, landarediaren artean ezkutatzen dira. Kolore urdina duen edo albinoa den baten bat jaiotzen bada naturan, ez da denbora askoz biziko harrapariek erraztasun handiarekin harrapatuko dutelako.

Perikito ar baten burua.
Mokoaren bi aldeetan orban more batzuk dituzte eta eztarriaren alde bakoitzean hiru puntu beltz. Puntu horietatik bi, orban morearen azpian daude. Buztana urdin iluna izaten da, baina alboetan kolore horiko lumak tartekatzen dira. Hegoek berde-beltz kolorea dute, baina xingola horiak ere badituzte. Xingola hauek hegan ari direnean edo hegoak zabalduta dituztenean bakarrik ikus daitezke. Hankak grisak dituzte eta urteekin iluntzen joaten dira.

[aldatu]Askatasunean bizia

Perikitoa benetako loroen edo Psittacidoen familiakoa da. Beherantz okertutako mokoa du, bi behatz aurrerantz eta beste bi atzerantz ditu. Honek zuhaitzak igotzea eta haziez elikatzea errazten dio.

Australian askatasunean bizi den perikito bat.
Perikitoak kostaldeko zonalde txiki batean izan ezik, Australia guztian hedatuta daude. Bere habitata oihana da. Talde handietan biltzen dira, ehundaka izan daitezke, eta distantzia handiak egiten dituzte ur eta janari bila. Kumeak izateko garaia heltzen denean, hegazti talde desberdinak zonalde berean biltzen dira milaka perikitoz osatutako talde bat sortuz. Taldeetan bizitzeak asko errazten die bizitza harraparien aurrean, harrapakin zaila bihurtzen baitira.
Monogamoak dira eta normalean ez dute bikotez aldatzen bietako bat hil ezean. Habiak zuhaitzaren enborraren zulo batean kokatzen dituzte. Emeak 4 eta 7 arrautz bitarte erruten ditu eta 18-20 egunez inkubatzen ditu. Kumea inkubatu eta 30 egunetara lumaztatuko da.
Perikitoetan bi azpiespezie desberdintzen dira: iparraldekoa eta mendebaldekoa. Kolore eta tamainan dituzten desberdintasun txiki batzuengandik bereizten dira. Ornitologo batzuek sailkapen hau zalantzan jartzen dute desberdintasunak oso txikiak direlako eta bi azpiespezieen habitata gainjarri egiten denez, zonalde batzuetan talde berdinean ibiltzen dira eta kumeak izaten dituztelako elkarrekin.

[aldatu]Kaiolako bizia

Perikito australiarra etxabere arrunt eta familiarrena da. 1840 ezkeroztik itxialdian hazia izan da. Hezitzaileek hamarkadetan zehar kolore eta mutazio ugari sortzeko egin dute lan: urdinak, gris eta moreak, kolore argiko hegalekoak… Lumen mutazioak gandor edo adarkatuegiak diren lumak sor ditzakete, besteak beste.

Kaiolan bizi den perikitoa.
Perikito australiar moderno eta ingelesak, beraien lehengusu basatiak baino handiagoak dira, luma puztuagoak dituzte eta honek neurriz kanpoko itxura ematen die. Aldaketa nabarienak begi eta mokoari dagozkienak dira. Hauek lumen ondorioz erabat ilunduta baitaude. Hori dela eta, beraien bizi kalitatea laburragoa da. Hegazti hauek gainera, mutazio genetiko gehiago izaten dituzte endogamiaren ondorioz.
Perikito australiarrak heztea erraza da. Hitz egiten erakustea posible da, baita melodiak txistu egiten eta jendearekin jolasten ere. Horregatik, mundu guztian maskota bezala gehien erabiltzen denanimalietako bat da.
Loro handi asko bezain azkarrak dira eta jostailuekin eta jendearekin kontaktuan egoteak beraien adimena hobetzeko balio dute. Mokoka aritzea oso gustoko dute, batez ere perikito emeek. Mokoak osasuntsu eta zorrotz edukitzeko mokotatua izateko materiala izan behar dute beti eskura.
Kaiolan 5-8 urte inguru bizi daitezke, baina 15 urte bizitzera hel daitezke jasotako tratu eta maitasunaren arabera. Hala ere, perikito motak ere bizi itxaropena baldintzatzen du. Perikito ingelesak esaterako australiar eta amerikarrak baino bizi laburragoa dute, beren tamaina eta ezaugarri fisikoak aldatzeko urteetan zehar jasan duten endogamiagatik. Horretaz gain, aktibitate fisiko ezak eta elikadura desegokiak ere bizi itxaropena murrizten dute.
Hegazti hauek izan ditzaketen gaixotasunen artean marrantabeherakoa, urradurak eta hanketako azalaren asaldurak (ondo ez garbitzeagatik) dira. Mokoren inguruan tumorazio eta garatxoak ere ager daitezke txori zahar edo ingurune zikinean hazitako txoriengan.

Fruta jaten ari diren perikitoak.
Perikitoak artatxiki eta alpistez elikatzen dira, nahiz eta beste zenbait hazi eta barazkirekin ere tartekatu behar diren, hala nola, letxugaespinakapiperraazenarioa… Fruituak ere osagarri dietetiko onak dira txorientzat. Ogia eta gailetak tarteka daitezke noizbehinka, baina betiere gauza gozoegiak eman gabe. Ahuakateatxokolatea eta perrexila ez zaizkie inolaz ere eman behar, toxikoak baitira perikito australiarrentzat. Perikitoa gaztetatik elikadura anitz batetara ohitzea komeni da, beti janari berdina jaten aritu den txori zaharrago bat janari berrietara ohitze asko kostatzen baita.
Oro har erraz egokitzen dira neguko hotzetik babesten dituen edozein kaioletara, nahiz eta nahiago dituzten metalezkoakegurra erraztasun harrigarriz zulatzen baitute. Kaiolek barra horizontalak eduki behar dituzte, perikitoak hegazti harrapariak baitira eta gainera, hormetatik paseatzea atsegin dute. Hala ere, kaiolatik ateratzen utzi eta hegan egiteko aukera emanez gero, txori osasuntsu eta alaiagoak bihurtzen dira. Azken kasu honetan, kontu handia izan behar da gauza arriskutsuetara hurbildu edo leihoko kristalen aurka jo ez daitezen. Hau ekiditeko onena gortinak jartze litzateke.

11 eguneko perikitokumea.
Ugalketa nahiko erraza da, kumeak izatera bultzatzeko egurrezko kaxa bat jartzen da habiatzat, bertan emea ilunpetan aurkituko delarik. Ekaitza edo euria ari duenean habia duen kaiola kanpora ateraz, ernalketa aktibatzen da. Emeak 4-9 arrautz bitartean erruten ditu eta inkubazioak 18 egun irauten ditu. Urte guztian zehar izan ditzakete kumeak, baina abuztu aldean habia kentzea komenigarria da bikoteari urtarrila edo otsaila bitartean atseden hartzen utziz.
Perikito ar bakar bat izanez gero, sexu anormaltasunak ager daitezke, esaterako, ispiluko irudiarekin elkartu nahia. Bi eme izanez gero aldiz, bien arteko ezinikusia ager daiteke. Perikito australiarrak oso animalia lagunkoiak dira eta jendearekin edo espezie bereko beste hegazti batzuekin harremanetan jarriz gero, gehiago garatzen dituzte beraien gaitasunak.
Bestalde perikitoak toxoplasma parasitoaren eramaileak izan daitezke eta beraz, toxoplasmosia hartzeko arrisku faktorea dira. Horregatik, oso garrantzitsua da hegaztien jatorria egokia dela ziurtatzea. Gorozkien bidez transmititzen da gaixotasuna, hauek lehortu eta birrintzean. Hori dela eta, kaiola eta animaliaren ingurunea sarri-sarri garbitu behar da.

[aldatu]Sexu eta adinaren determinazioa


Perikito heldu bikote bat. Ar bat ezkerrean eta eme bat eskuinean.
  • Sexua. Perikito bat arra edo emea den jakiteko, mokoaren gainean jarri behar dugu arreta. Arrek erabat urdina duten bitartean, emeek marroia edo txuria dute. Kumeek arrosa izango dute eta denborarekin kolorea aldatuko zaie sexuaren arabera. Perikito baten sexua ezagutzeko modu bakarra da, aldaka ukitzearena mito hutsa da.
  • Adina. Bekokian duten xingola kopuruaren arabera jakiten da adina. Gazteek beteta dute eta zaharrek aldiz, hutsa.






                                                                   KIWI

                                              Kiwia (ApteryxZeelanda Berrian du jatorria. Hegan egiten ez dakien hegaztia da, eta txikia da, oilo baten tamaina baitu gutxi gorabehera. "Kiwi" izena maori hizkuntzatik dator, Zeelanda Berriaraeuroparrak joan baino lehen hitz egiten zen hizkuntza, alegia.

Biologia

Kiwia animalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere, orojalea da.
Arrautzak arrak zaintzen ditu lurrazpian, baina arrautza jaio ondoren, kiwia oraindik garatu gabe, bere kaxaz baliatu behar da janaria bilatzeko.


                                                            

EZAUGARRI OROKORRAK:
-Gorputza lumaz estalita dute
-Homotermoak dira
-Barne eralketa dute