MARRAZOA
Marrazoa arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan.
Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.
AMUARRAINA
Deskribapena
Amuarrain arruntak gorputz lirain eta fusiformea du, ur-lasterretan igeri egitera oso ongi moldatua. Helduak batezbeste 25-40 cm luze izaten dira, baino batzuk 90 cmko luzera izatera iristen dira. Kolorazioa oso aldakorra da. Ibai-amuarrainak (morfo fario) bizkar iluna, marroi, gris edo berdekara, tanta beltz edota gorriz apaindua, eta azpialde zurixka izaten du. Itsasoan egon diren amuarrainak (morfo trutta) zilar-kolorekoak dira.
Bizilekua
Ibai garbi, fresko eta ongi oxigenatuetan bizi dira.
Elikadura
Amuarrain gazteek intsektuak (Ephemeroptera, Trichoptera, Diptera) jaten dituzte batez ere. Helduak harrapariak dira eta irensteko gauza diren edozer jan dezakete: intsektuak, barraskiloak, krustazeoak, zizareak, harrak eta ornodun txikiak (amuarrainkumeak barne).
Ugalketa
Amuarrain arruntak bi-hiru urte beteta hasten dira umatzen. Ugaltze-garaiak azaro hasieratik otsaila arte irauten du. Lehenik, amuarrainak ibai eta erreketan gora abiatzen dira, errunleku egokiren bila. Errun ahal izateko uraren tenperatura 5 eta 12 °C artekoa izan behar da. Errunlekuan emeak, buztana astinduz, zulo bat egingo du ibaiaren zolan eta arrautzak askatuko ditu. Gero arrak hazia isuriko du arrautzen gainera. Azkenik emeak, berriz ere buztana inarrosiz, arrautzak legarrez estaliko ditu. Emeak, pisatzen duen kilo bakoitzeko, 1.500-4.000 arrautza errun ditzake. Umeak 45-60 egunen buruan sortuko dira. Beste 4-6 astez, errunlekuko errekarrien artean babesturik, bitelo-zakuko erreserbetatik elikatuko dira.
Hedapen geografikoa
Amuarrain arrunta ia Europa osoko ibaietan bizi da. Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Australian, Zelanda Berrian eta beste lurralde askotan kirol-arrantzarako sartua izan da.
Ezaugarri orokorrak:
- Forma hidrodinamikoa
-Muskulo indartsuak
-Hegal bakoitiak
-poikilotermoak dira
-Zakatzen bitartez arnasten dute
-Oskolik gabeko arrautzak jartzen dituzte.
ARRABIOA
Arrabioa (Salamandra salamandra) ur gezetako erreketan bizi den izpil horiak eta azal beltza dituen anfibio urodeloa da. Animaliak lau hanka motz ditu, eta ondo garatutako buztan luze bat. Mendietan ondo gordetako inguruak nahiago ditu bizitoki. Europakoa da, baina salamandridae familia Eurasiara, Ipar Amerikara, eta Hego Amerikako eskualde batzuetara hedatzen da.
APOA
Apoa (Bufo) anuruen ordenako genero bat da. Hainbat espezie hartzen du bere baitan, apo arrunta artean (Bufo bufo)
Ezaugarri orokorrak:
-Lau adar izaten ditu
-Azal oso fina dute
-Poikilotermoak dira
-Arnasteko birikak dituzte baina gaztaroan zakatzen bitartez hartzen dute
-Oskolik gabeko arrautzak jartzen dituzte
KAMALEOIA
Kameleoia Kameleontidoen familiako narrasti ezkatatsuen izen arrunta da.
KROKODILOA
Krokodilo, ziuraski, Egiptoko aro protodinastikoko gobernari bat izango zen, historialarien artean eztabaidatzen den kontua den arren.
Horus Krokodilo, beharbada, egiptoar errege sistemaren sustraiak sortu ziren garain biziko zen, Naqada III kultura bezala ezagutzen den garaian. Garai honetan, hesp (nomo greziarren baliokideak) izeneko zenbait lurralde banaketa zeuden. Horietako bakoitzak, bere animalia edo landare sakratu propioa zuen, lurraldeko ikurra edo totema zena. Ikurra, tokiko buztingintzako gauzak eta pitxerrak apaintzeko erabiltzen zen.
Nomoek, halako batean, bi erresuma boteretsu sorrarazi zituzten, Goi Egipto eta Behe Egipto, lehenak hogeitabi nomo, eta, bigarrenak, hogei zituelarik. Estatu bakoitzak bere gobernari propioa zuen. Bata bestearen atzean, hamahiru gobernari egon ziren Nejenen, horietatik batzuk baino identifikatu ez direlarik. Interpretazio batzuen arabera, gobernari hauetako bat, Horus Krokodilo izan zitekeen.
SUGEA
sugeak (Crotalus durissus) oso pozointsuak diren Amerikako Crotalinae azpifamilia osatzen dute. Bi generokoak dira, Crotalus eta Sistrurus. Suge hauek bereizgararria den ezaugarri bat dute, begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat du, sakokune horrek odol beroko animaliak bai egunez, bai gauez, aurkitzeko ahalmena ematen diote.
Badaude hogeita hamar espezie inguru eta beste subespezie asko. Izen hori jarri zaie, zeren eta mehatxatua sentitzen direnean, isatsean duten kriskitin edo kaskabiloa mugitzen baitute. Soinu horrekin ondoko animaliak hor arrisku bat dagoela ohartarazten dira.
Elikatzeko karraskari eta beste animalia txiki ehizatzen dituzte. Harrapatzeko bere letagin pozointsuak erabiltzen dituzte hozka egiten dutenean. Pozoinak oso azkar zorabiatu eta/edo akabatu egiten du ehizakia.Batzuetan, eta animalia handiagoak direnean, agudo hitzen ez direnez, bere atzetik ibiliko dira heldu arte.
DORTOKA
Dortokak (Testudines) narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.
Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude,sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.
Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.
Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dirA.
EZAUGARRI OROKORRAK
-Ezkata korneoz estalita dute
-Poikilotermoak dira
-Biriken bitartez artzen dute arnasa
OSTRUKA
Ostrukak (Struthio camelus) gaur egun hegaztirik handienak dira, bi metro eta erdi garai gainditzeko gai dira. Ratiteen ondorengoak dira. Ratiteak Kretazeoan edo Tertziarioaren hasieran agertu ziren. Ostruka 65 km orduko ailegatzeko gai da.
Afrikan bizi da eta landare mota asko, intsektuak, narrastiak eta karraskariak jaten ditu.
ARRANOA
Deskribapena
Beste arrano handiekin alderatuz hego motzagoak, zabalagoak eta biribilkatuagoak ditu, eta horrek bere hegoen luzera/zabalera erlazioa txikitzen du[2]. Baldintza horrengatik eta hegoen kurbadura txikiagatik, maniobrabilitate handiko baina mantenu eskaseko hegaldia du; horrek erlazioa izan dezake bere banaketa termofiloarekin, aire-masa beroek hegaldiaren kostu energetikoa murriztuko bailiokete[3]. Neurri ertaineko arranoa da; buru txikiduna, lepo luze samarduna, eta behatz eta erpe oso handiduna[3]. Bere neurrirako buztan luzea du[3]. Lumajea adinaren arabera aldatzen da; ondorengo adinak bereiz daitezke egutegi-urteen (eu) arabera (Jaiotzatik abenduaren 31 arte lehen egutegi-urtekoa izango litzateke):
- Heldua (>5eu): Marroi iluna, mantuan orban zuri irregular nahiko zabal batekin; buztan grisa, lerro ilun meheekin[3]. Alde bentrala zuria da, tanta-formako orban marroi bertikalekin; arrek orban gutxiago izan ohi dituzte, eta emeek galtza ilunak dituzte, bizkarraldearen kolorekoak[3].
- Azpiheldua (4eu): Helduaren antzekoa, baina luma primarioen azpialdean lerro ilunekin hondo argiaren gainean, eta bularreko orban zabalagoekin[3].
- Gaztea (1-3eu): Marroia bizkarraldean eta kanela kolorekoa azpialdean, ia orbanik gabea bularrean eta sabelean[3]. Lerro arre ahulak hegoetan, kanela-koloreko hondoaren gainean[3].
Dimorfismo sexuala du tamainan: hego bakoitzaren luzera 476 mm arrek eta 483 mm emeek, eta buztanaren luzera 251 mm arrek eta 261 mm emeek (neurriak Mediterraneoko populazio batean hartu ziren)[4].
[aldatu]Banaketa
Banako ugaltzaileen banaketa-area ondorengoa da: hegoaldeko Europa, iparraldeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Ertaina, India, Txina hegoaldea eta Sondako uharteak (Indonesia)[5].
Iberiar penintsulan, ipar-mendebaldean ezik, ia lurralde osoan aurki daiteke[6], baina populazio garrantzitsuenak hego-ekialdean aurkitzen dira[3].
Euskal Herrian kutsu Mediterraneoko aldean bakarrik aurki daiteke, eta bertan ere oso urria da. Araban bikote ugaltzaile bakarra dago eta EAEn ez dago besterik. Nafarroan ere erabat urrituta dago espeziea, dagoeneko bi bikote ugaltzaile bakarrik geratzen dira; 2000. urtean hil zen arrakastaz ugaltzen zen bikote bakarreko arra.
[aldatu]Habitata
Espezie termofiloa da, eta tenperaturak ez du ugaltzeko bakarrik mugatzen[7], bizitzeko ere udako tenperatura maximo altuenak dituzten lurraldeak hautatzen ditu[8], eta neguko hilabete hotzenean 2 ºC-ko isoterma baino baxuagokoak ekiditen ditu[2]. Zona ia desertikotatik ondo kontserbatutako baso-formaziotaraino ager daiteke, oso habitat mota desberdinetan[3], baina badirudi lursailak aldapa handia izatea aldagai garrantzitsua dela bizilekua hautatzerakoan[9][10]. Ez da harritzekoa aldapa handiak hautatzea, habia egiteko trokarteak erabiltzen baititu, eta horiek ohikoak dira erliebe aldapatsutan[3]. Ikusi da habia jartzeko altuera handieneko arrokak hautatzen dituztela, baina handien faltan arroka txikiak ere erabil ditzakete, beti ere giza presiotik urrun badaude[9][10]. Arroka altuak hautatzea logikoa da, espezieak askotan bat egiten baitu giza presio altuko guneekin, eta altuerak nolabaiteko isolamendua eskaintzen dio ugal garaian; gainera, habia utzi duteneko kasu asko zitatu dira, inguruan errepide bat eraikitzeagatik edo berritze-lanetan aritzeagatik[11].
[aldatu]Elikadura
Bonelli arranoak harrapakin mota ugari ehiza ditzake; Iberiar penintsulan ugaztunetan, hegaztietan eta narrastietan oinarritzen da bere dieta[12][13]. Hegazti handia izaki superharrapari gisa portatzen da zenbait kasutan: azeria (Vulpes vulpes), belatz gorria (Falco tinnunculus), gabiraia (Accipiter nisus) edo belatz handiaren (Falco peregrinus) moduko harrapakin harrigarriak aurkitu dira bere dietan, nahiz eta bikoteen dietan duten garrantzia oso txikia izan[14]. Erbiak, untxiak, eperrak, katagorriak, hegazti txikiak, sugeak, muskerrak, kaioak, usoak, beleak, arratoiak... ere ehizatzen ditu[15][16], lurralde eta urtaro bakoitzean espezie ugarienera moldatzeko gaitasuna du [5]. Tarteka sarraskiak ere jaten ditu[17]. Tamaina handiko beste hegazti harrapariekin alderatuz hegazti asko ehizatzen ditu, bere hego motz eta zabalek eta buztan luzeak eskaintzen dioten maniobrabilitateari esker[2].
[aldatu]Bizimodua
Leku berean igarotzen du urte osoa, baina fideltasuna murriztu egiten da ugalketaren ostean[5].
Beste hainbat hegazti harraparitan gertatzen den legez, banako gazteek gurasoen lurraldea utzi eta dispertsioari ekiten diote; fase horretan behin-behineko bizilekuak erabiltzen dituzte, harrapakin ugarikoak eta bidaliko dituzten bikote lurraldekoirik ez dagoenak[18]. Badirudi Penintsularen iparraldeko populaziotako gazteek hegoaldera dispertsatzeko joera dutela, eta horrek arazoak eman ditzake iparraldeko populazioak berritzeko garaian[19].
Espezie lurraldekoia da, eta zona batzuk bereziki erabiltzen ditu bere lurraldearen baitan; halere, bikotearen lurraldea oso ondo ezagutzen den lekutan, ohikoa da helduak bertatik urrun aurkitzea ehizatzen, kasu batzuetan 20 kilometrotikgora[3].
[aldatu]Ugalketa
Urrian jada ikus daitezke Bonelli arranoak adartxoak habiara garraiatzen, bi sexutakoek egiten dute hori[20]. Eztei-hegaldiak azaroan hasten dira, eta kopulak abenduan hasi eta apirileraino luzatzen dira[20]. Bere izaera termofiloarekin harrigarria den arren espezie goiztiarrenetakoa da ugal garaia hasterakoan; aipatutako errunaldi goiztiarrena urtarrilaren 15ekoa da eta berantiarrena apirilaren lehenengo astekoa[21]. Inkubazioa emeak egiten du ia esklusiboki, beste hainbat hegazti harraparitan bezala arrak ez du ia parterik hartzen[21].
135 lagineko ikerketa batean ikusi zen, errunaldi bakoitzean 1,9 arrautza jartzen dituztela bataz beste[22]. Inkubazioak 37-41 egun irauten du, asko jota 46[22].
PINGUINOA
Pinguinoa (ordena Sphenisciformes eta familia Spheniscidae osatzen dutenak) itsas hegazti bat da[1]. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumaje. Hegoak motzak dira hegats formakoak. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.
Bizimodua
- Lehorrean, pinguinoak dilin-dalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ordea, hegatsei eta gorputzaren indarrari esker, abilezia handiz egiten dute igerian, orduko 40 kilometroko abiadura lortzeraino[2].
[aldatu]Elikadura
Zefalopodoz, krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen baitituzte[3]. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egin beharrean daude. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen direlarik[4].
[aldatu]Ugalketa
Gehienek, harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Espezie handienak, ordea, salbuespen dira: Enperadore motakoakarrautza bakarra egiten du, gero arrak hatu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako "poltsa" batean inkubatzen duelarik. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako eta denboraldi guzti honetan arra arrautza inkubatzen egongo da ezertxo ere jan gabe, -40 ºC-ko tenperaturak jasanez eta baita elur-erauntsi izugarriak ere. Denboraldi hau igaro ondoren, emeak itzuli eta arrautzaren ardura hartzen dute.
[aldatu]Bizilekua
Pinguinoen espezie guztiak Hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk, ordea, hala Galapagoetako pinguinoa, Ekuatorearen pareraino irits daitezke. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira, kontinente Antartikoan soil-soilik bizi direnak.
ZIKOINA
Amiamoko[1] edo zikoina[2] ciconiiformes ordenako familia da, ciconiidae izenekoa
PERIKITOA
Perikitoa edo papagaitxoa (Melopsittacus undulatus) maskota bezala oso ohikoa den jatorri australiarreko hegaztia da.
Zenbait kasutan perikito edo periko hitza familia bereko beste espezie batzuk izendatzeko ere erabiltzen da, hala nola, agaporniak edo tamaina txiki eta ertaineko beste loro espezie batzuk (lorikitoak). Guzti hauengandik bereizteko, Melopsittacus undulatus perikito australiar edo perikito ondulatu bezala ezagutzen da.
Budgerigar terminoa (ingelesez erabiltzen den izena) Kamilaroi talde australiar indigenak “janari goxoa” esateko erabiltzen zuen espresiotik datorrela dirudi.
1840. urtean John Gould zientzialariak bizirik zeuden lehen perikitoak eraman zituen Ingalaterrara.[aldatu]Maskotaren historia
Hegazti hauen edertasunaren ondorioz, laister milaka perikitoren harrapaketa jarri zen martxan hauek komertzializatu asmoz. Baina Australiatik Ingalaterrara eramateko hilabeteetako garraioak eta beraien elikaduraren ezjakintasunak hegazti hauen %98ren heriotza eragin zuten.
Gerora, artatxikia eta alpistea jaten zutela jakin zuten, kanarioek bezala. Garai hartan ez zekitena kumeak habia itxietan izaten zituztela zen, eta horregatik habia irekiak jartzen zitzaizkien. Honetaz jabetu bezain laster, perikito kantitate handiak hazten hasi ziren.
Lehen mutazioa, horia izan zen eta 1872an agertu zen Belgikan. 1978an mutazio urdina azaldu zen. Biek ala biek neurriz kanpoko prezioak hartu zituzten. Perikito urdin bikote batek lasterketa zaldi on batek baino gehiago balio zezakeen.
[aldatu]Deskribapena
Perikito batek 19 zentimetro baino zerbait gutxiago neurtzen ditu burutik isatsaren puntaraino eta 35 gramo inguru pisatzen ditu. Kolore berdea izaten dute, buru horiarekin eta bizkar ondulatua. Helduetan bekokia eta burua horiak dira, baina gazteagoek xingola beltzak dituzte. Kolore honi esker, landarediaren artean ezkutatzen dira. Kolore urdina duen edo albinoa den baten bat jaiotzen bada naturan, ez da denbora askoz biziko harrapariek erraztasun handiarekin harrapatuko dutelako.
Mokoaren bi aldeetan orban more batzuk dituzte eta eztarriaren alde bakoitzean hiru puntu beltz. Puntu horietatik bi, orban morearen azpian daude. Buztana urdin iluna izaten da, baina alboetan kolore horiko lumak tartekatzen dira. Hegoek berde-beltz kolorea dute, baina xingola horiak ere badituzte. Xingola hauek hegan ari direnean edo hegoak zabalduta dituztenean bakarrik ikus daitezke. Hankak grisak dituzte eta urteekin iluntzen joaten dira.
[aldatu]Askatasunean bizia
Perikitoa benetako loroen edo Psittacidoen familiakoa da. Beherantz okertutako mokoa du, bi behatz aurrerantz eta beste bi atzerantz ditu. Honek zuhaitzak igotzea eta haziez elikatzea errazten dio.
Perikitoak kostaldeko zonalde txiki batean izan ezik, Australia guztian hedatuta daude. Bere habitata oihana da. Talde handietan biltzen dira, ehundaka izan daitezke, eta distantzia handiak egiten dituzte ur eta janari bila. Kumeak izateko garaia heltzen denean, hegazti talde desberdinak zonalde berean biltzen dira milaka perikitoz osatutako talde bat sortuz. Taldeetan bizitzeak asko errazten die bizitza harraparien aurrean, harrapakin zaila bihurtzen baitira.
Monogamoak dira eta normalean ez dute bikotez aldatzen bietako bat hil ezean. Habiak zuhaitzaren enborraren zulo batean kokatzen dituzte. Emeak 4 eta 7 arrautz bitarte erruten ditu eta 18-20 egunez inkubatzen ditu. Kumea inkubatu eta 30 egunetara lumaztatuko da.
Perikitoetan bi azpiespezie desberdintzen dira: iparraldekoa eta mendebaldekoa. Kolore eta tamainan dituzten desberdintasun txiki batzuengandik bereizten dira. Ornitologo batzuek sailkapen hau zalantzan jartzen dute desberdintasunak oso txikiak direlako eta bi azpiespezieen habitata gainjarri egiten denez, zonalde batzuetan talde berdinean ibiltzen dira eta kumeak izaten dituztelako elkarrekin.
[aldatu]Kaiolako bizia
Perikito australiarra etxabere arrunt eta familiarrena da. 1840 ezkeroztik itxialdian hazia izan da. Hezitzaileek hamarkadetan zehar kolore eta mutazio ugari sortzeko egin dute lan: urdinak, gris eta moreak, kolore argiko hegalekoak… Lumen mutazioak gandor edo adarkatuegiak diren lumak sor ditzakete, besteak beste.
Perikito australiar moderno eta ingelesak, beraien lehengusu basatiak baino handiagoak dira, luma puztuagoak dituzte eta honek neurriz kanpoko itxura ematen die. Aldaketa nabarienak begi eta mokoari dagozkienak dira. Hauek lumen ondorioz erabat ilunduta baitaude. Hori dela eta, beraien bizi kalitatea laburragoa da. Hegazti hauek gainera, mutazio genetiko gehiago izaten dituzte endogamiaren ondorioz.
Perikito australiarrak heztea erraza da. Hitz egiten erakustea posible da, baita melodiak txistu egiten eta jendearekin jolasten ere. Horregatik, mundu guztian maskota bezala gehien erabiltzen denanimalietako bat da.
Loro handi asko bezain azkarrak dira eta jostailuekin eta jendearekin kontaktuan egoteak beraien adimena hobetzeko balio dute. Mokoka aritzea oso gustoko dute, batez ere perikito emeek. Mokoak osasuntsu eta zorrotz edukitzeko mokotatua izateko materiala izan behar dute beti eskura.
Kaiolan 5-8 urte inguru bizi daitezke, baina 15 urte bizitzera hel daitezke jasotako tratu eta maitasunaren arabera. Hala ere, perikito motak ere bizi itxaropena baldintzatzen du. Perikito ingelesak esaterako australiar eta amerikarrak baino bizi laburragoa dute, beren tamaina eta ezaugarri fisikoak aldatzeko urteetan zehar jasan duten endogamiagatik. Horretaz gain, aktibitate fisiko ezak eta elikadura desegokiak ere bizi itxaropena murrizten dute.
Hegazti hauek izan ditzaketen gaixotasunen artean marranta, beherakoa, urradurak eta hanketako azalaren asaldurak (ondo ez garbitzeagatik) dira. Mokoren inguruan tumorazio eta garatxoak ere ager daitezke txori zahar edo ingurune zikinean hazitako txoriengan.
Perikitoak artatxiki eta alpistez elikatzen dira, nahiz eta beste zenbait hazi eta barazkirekin ere tartekatu behar diren, hala nola, letxuga, espinaka, piperra, azenarioa… Fruituak ere osagarri dietetiko onak dira txorientzat. Ogia eta gailetak tarteka daitezke noizbehinka, baina betiere gauza gozoegiak eman gabe. Ahuakatea, txokolatea eta perrexila ez zaizkie inolaz ere eman behar, toxikoak baitira perikito australiarrentzat. Perikitoa gaztetatik elikadura anitz batetara ohitzea komeni da, beti janari berdina jaten aritu den txori zaharrago bat janari berrietara ohitze asko kostatzen baita.
Oro har erraz egokitzen dira neguko hotzetik babesten dituen edozein kaioletara, nahiz eta nahiago dituzten metalezkoak, egurra erraztasun harrigarriz zulatzen baitute. Kaiolek barra horizontalak eduki behar dituzte, perikitoak hegazti harrapariak baitira eta gainera, hormetatik paseatzea atsegin dute. Hala ere, kaiolatik ateratzen utzi eta hegan egiteko aukera emanez gero, txori osasuntsu eta alaiagoak bihurtzen dira. Azken kasu honetan, kontu handia izan behar da gauza arriskutsuetara hurbildu edo leihoko kristalen aurka jo ez daitezen. Hau ekiditeko onena gortinak jartze litzateke.
Ugalketa nahiko erraza da, kumeak izatera bultzatzeko egurrezko kaxa bat jartzen da habiatzat, bertan emea ilunpetan aurkituko delarik. Ekaitza edo euria ari duenean habia duen kaiola kanpora ateraz, ernalketa aktibatzen da. Emeak 4-9 arrautz bitartean erruten ditu eta inkubazioak 18 egun irauten ditu. Urte guztian zehar izan ditzakete kumeak, baina abuztu aldean habia kentzea komenigarria da bikoteari urtarrila edo otsaila bitartean atseden hartzen utziz.
Perikito ar bakar bat izanez gero, sexu anormaltasunak ager daitezke, esaterako, ispiluko irudiarekin elkartu nahia. Bi eme izanez gero aldiz, bien arteko ezinikusia ager daiteke. Perikito australiarrak oso animalia lagunkoiak dira eta jendearekin edo espezie bereko beste hegazti batzuekin harremanetan jarriz gero, gehiago garatzen dituzte beraien gaitasunak.
Bestalde perikitoak toxoplasma parasitoaren eramaileak izan daitezke eta beraz, toxoplasmosia hartzeko arrisku faktorea dira. Horregatik, oso garrantzitsua da hegaztien jatorria egokia dela ziurtatzea. Gorozkien bidez transmititzen da gaixotasuna, hauek lehortu eta birrintzean. Hori dela eta, kaiola eta animaliaren ingurunea sarri-sarri garbitu behar da.
[aldatu]Sexu eta adinaren determinazioa
- Sexua. Perikito bat arra edo emea den jakiteko, mokoaren gainean jarri behar dugu arreta. Arrek erabat urdina duten bitartean, emeek marroia edo txuria dute. Kumeek arrosa izango dute eta denborarekin kolorea aldatuko zaie sexuaren arabera. Perikito baten sexua ezagutzeko modu bakarra da, aldaka ukitzearena mito hutsa da.
- Adina. Bekokian duten xingola kopuruaren arabera jakiten da adina. Gazteek beteta dute eta zaharrek aldiz, hutsa.
KIWI
Kiwia (Apteryx) Zeelanda Berrian du jatorria. Hegan egiten ez dakien hegaztia da, eta txikia da, oilo baten tamaina baitu gutxi gorabehera. "Kiwi" izena maori hizkuntzatik dator, Zeelanda Berriaraeuroparrak joan baino lehen hitz egiten zen hizkuntza, alegia.
Biologia
Kiwia animalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere, orojalea da.
Arrautzak arrak zaintzen ditu lurrazpian, baina arrautza jaio ondoren, kiwia oraindik garatu gabe, bere kaxaz baliatu behar da janaria bilatzeko.
EZAUGARRI OROKORRAK:
-Gorputza lumaz estalita dute
-Homotermoak dira
-Barne eralketa dute
No hay comentarios:
Publicar un comentario